sábado, 20 de marzo de 2010

jueves, 18 de marzo de 2010

IEPA, LAGUNAK!

KAIXO

HORRELAKOAK GARA

URKI

BEÑAT

GANIX

ITXASO

ANE OTXOTEKO

JOKIN

Ni Jokin naiz, hamar urte ditut eta gehien gustatzen zaidana lagunekin egotea da.

Nire lagunen izenak hauek dira: Ganix, Paulo, Urki, Martin E, Martin L, Joseba, Asier A eta Asier E dira.

Nire familiakoen izenak hauek dira ama Aran, aita Albaro eta anaia Beñat. Nire ilea horia da, begiak urdinak ditut laku bat bezalakoak, eta sudurra nahiko txikia dut. Nire azalaren kolorea hau da argi xamarra.Belarriak ez ditut ez handiak ez txikiak baina ez zaizkit asko ikusten ile luzea daukadalako. 1,43 m neurtzen dut.

Nire gustuko janariak hauek dira:artoa, pasta, atuna, txuleta, patata frijituak eta oilasko paparra.

PELLO

Ni Pello Telletxea naiz 11 urte ditut eta 6.mailan nago. Tantirumairu ikastolan ikasten dut. Arreba bat dut Ane izena duena 9urte ditu eta 3.mailan dago. Baserrira joatea gustatzen zait eta baserriko lanak egiten ditut. Neri animaliak aunitz gustatzen zaizkit eta gehienbat txakurrak eta zaldiak. Ni etxe batean bizi naiz eta denak itsatsita bezala daude. Nere etxe aintzinean belardi bat dago eta ni jolastu egiten naiz. Nik ile marroia dut eta begiak ere, belarri nahiko handiak ditut, nahiko txikia naiz eta potoleraz erdikoa naiz. Nik beti amatxi eta atatxiren etxean bazkaltzen dut . Ni aldi batez joana naiz oporretara ,baina herrian oso ongi pasatzen dut. Nire futboleko ekiporik gustukoena real sociedad da. Niretzat otordurik gozoena patata frijituak oilaskoakin da. Ni igandetan beti gelditzen naiz lagunekin eta gero jolastu egiten dugu.

MARTIN ETXEGARAI

Martin Etxegarai izena dut eta hamaika urte ditut. Maiatzak 24ean egiten ditut urteak. Lesakako Antoiu kalean bizi naiz, bigarren pisuan, nere gurasoekin, anaiarekin eta arrebarekin . Anaiak Fernando izena du eta hamasei urte ditu, arrebak Goretti izena du eta 24 urte ditu.

Etxe azpian jardina daukagu eta hor Naxki izena duen urte eta erdiko zakurra bizi da

Ni rubioa naiz,begi handi eta marroiak ditut ,sudur txikia eta nere adinerako nahiko altua.

Jateko gehien gustatzen zaidana hau da:arroza eta xerra patatakin.Musika aditzea eta tronpeta jotzea gustatzen zait.

Tantirumairu ikastolan ikasten dut. Bosgarren eta seigarren mailakoak gela berdinean gaude eta hogei ikasle gara.


URKI

Kaixo ni Urki Txoperena naiz 1998ko urriaren 6ean jaio nintzen, 11 urte ditut. Lesakan bizi naiz eta nere etxeak Soltxagaenea izena du. Tantirumairu ikastolan ikasten dut.

Begi marroiak ditut, ile beltza, sudur txikia, aho txikia eta esku handiak ditut.

Neri bertsolaritza gustatzen zait sukaldatzea ere gustukoa dut. Nere aita eta ama sukaldean zerbait prestatzen ari direnean, salseatzea gustatzen zait eta ez dut inongo arazorik edozein gauza probatzeko.

Janaririk gogokoena haragia da neretzat; aunitz gustatzen zait.

Donostian jarri behar duten goi mailako sukaldaritzetako ikasketetan agian apuntatuko naiz.

Etxean nagoenean nire anaiarekin, Ibonekin, jolasten naiz. Batzuetan haserretu egiten gara biek elkar zirikatzen ibiltzen garelako.

AGUS

Nik Agustina izena dut, baina Agus esaten didate. Lesakakoa naiz baina Amerikan jaio nintzen Uruguai-en eta 5 urte daramazkit Lesakan. Urte erdia behar izan nuen euskara ikasteko. Nik anai bakarra dut, Nacho izenekoa aunitzetan hasertzen gara baina aunitz maite gara. Nire ilea marroi kolorekoa da eta begiak, kolore berdinekoak ditut. Aurpegia nahiko txikia dut. Beso eta hanka normalak ditut eta nire azala ez da ez zuria ez beltza. Nire ustez hagitz alaia naiz baina azkar hasertzen naiz. Niri marraztea aunitz gustatzen zait eta ordenagailuan ibiltzea ere, baina ez zait batere gustatzen hiri handietan ibiltzea, aunitz nekatzen du eta mareatu ere egiten naiz.


HAIZEA

Ni Haizea naiz, 12 urte ditut eta Lesakan bizi naiz. Atta, ama eta ahizpa batekin bizi naiz.4 lehengusu lehengusina ditut , 3 izeba ,4 osaba , 2 amatxi eta bi atatxi ditut.

Nik gaztain koloreko ilea eta luzea dut.Begiak marroi ilunak ditut .Sudur ertaina eta aho ertaina daukat.

Gehien gustatzen zaidan bazkaria arraultzea patatakin eta haragiarekin da.Arraina, ensalada, purea... ere gustuko ditut. Eta gutxien gustatzen zaidan bazkaria porrua.Eta beste gauza batzuk.

Nere zaletasunak marraztea eta irakurtzea dira.Lagunekin egotea edo familiarekin egote ere oso gustuko dut.Ipuinak idazten edo komikiak egiten ongi pasa ohi dut baita eskulanak egiten ditudanean ere. Nere kolore gustukoena belarraren kolorekoa da berdea .

jueves, 11 de marzo de 2010

AINARA

Ni Ainara naiz eta 11 urte ditut.

Urte bat daramat Lesakan bizitzen.

Pleien ibiltzea gustaten zait eta “Patito feo” ikustea.

Anai bat daukat Aingeru izenekoa eta urte 1 dauka.

Ikastolara joatea ez zait gustazen.

GANIX

kaixo ni ganix naiz eta 10 urte ditut neri gehien gustatzen zaidan menua makarroiak, txuleta eta postrerako marrubiak esnearekin. Neri bertsolaritza aunitz gustatzen zait horregatik asteazkenero joaten naiz, bertsolaritzara eta gure irakaslea Estitxu da. Bortz pertsona gara bertsolaritzara joaten garenak : Bittor,Urki,Paulo Maddalen eta ni.

Hondartzara joatea ere aunitz gustatzen zait. Nere ama,atta,arreba eta ni joaten gara. Batzuetan ere lagunekin joaten naiz hondartzara eta hagitz ongi pasatzen dut bai nere familiarekin eta baita lagunekin ere.Taularekin olatu haundietan paleta eta pilotarekin jolastea dut gustokoen. Bertzetik,nik baratze bat daukat eta baratze orretan 6 oilo eta oilar bat ditut aunitz gustatzen zait oiloeri jaten ematea eta oiloen arraultzak hartzea. Batzuetan atta eta atatxiri ere baratzeko kontutan laguntzea gustatzen zait.

miércoles, 10 de marzo de 2010

ANDREA

Nik Andrea izena dut. Ilea eta begiak marroiakditut, azal xuria, sudur fina eta ezpain txikiak ditut.

Alai-alaia naiz baina nere ahizpa Rakel eta nere amarekin erraz haserretxen naiz.

Nik gustuko duten janaria hau da: pasta , haragi gutti egina ,

lasaina…eta gustatzen ez zaizkidan janariak:lentejak, arraia…

Ikastolara Joatea ez zait beti gustatzen. Gehian gustasen zaitena plastika eta gimnasia dira.

Zinera Joatea ere pila bat gustuko dut eta oporretara Joatea ere.


Ahizpa bat dut Rakel izenekoa, pilabat maite dut, bera nire klasean dago. Nire amak Gema izena du eta nire aitek Cipriano eta beraiek ere pila bat maite ditut.


Lagun aunitz ditut hagitz ongi konpontzen gara, horrela izena dute: Itxaso,Ane.Otxoteko,Ane.Etxepeteleku,Malen,Agustina,Haizea eta Ainara.Nere lagun hobenak Itxaso eta Ane.Otxoteko dira.Baina batezere denak hagitz alaaiak eta atseginak dira.

ANE OTXOTEKO

Kaixo!

Ni Ane Otxoteko naiz eta 11 urte ditut . Nire gurasoekin eta nire ahizparekin etxe batean bizi naiz.

Ile horia eta begiak zerua bezain urdinak dauzkat . Oso luzea,argala,alaia eta atsegina naiz . Lagunekin jolastea eta egotea aunitz gustatzen zait .

Nire kolorerik gustukoena berdea da eta animalia txakurra.

Gehien gustatzen zaizkidan ikasgaiak hauek dira: Ingles, plastika eta gorputz hezkuntza .Ikastolako gauza guzti horietatik aparte, nire amatxiri sukaldean laguntzea asko gustatzen zait, batez ere, postreak egiterakoan: krepak, bizkotxoak…

Espagetiak, pizza,arraia,patata frijituak… asko gustatzen zaizkit .

Esnatzen naizenean,ohea egin ,gosaldu, hortzak garbitu,ilea orraztu…egiten dut eta jantzi ondoren,nire amatxiri erosketak egiten dizkiot:egunkaria,ogiak…

Hemen duzue nire deskribapena,espero dut testu honekin ni gehiago ezagutu izana .

PAULO

Ni Paulo izeneko mutiko bat naiz, hamar urte ditut eta “mendian” dagoen etxe batean bizi naiz, nire ama, atta eta anaiarekin. Tantirumairu Ikastolan nabil ikasten 5.mailan. Kirol zaletasunetik aparte asko gustatzen zait bertsotan aritzea eta bertsoak aditzea. Pelikulak ikustea ere asko gustatzen zait, abenturazkoak, umorezkoak eta borroketakoak dira gehien gustatzen zaizkidan pelikulak, aspaldi hontako pelikula politenetako bat Avatar izan da.

Astegunak ez zaizkit batere gustatzen bi gauzengatik alde batetik estraeskolar gehiegi dituztelako eta bestetik ezin dudalako lo aunitz egin, niri gustatzen zaidan bezala, horregatik aprobetxatzen ditut larunbat eta igande goizak lo aunitz egiteko. Hemendik guttira nere urtebetetzea da izugarrizko gogoa daukat urtebetetzea aietzeko, ospatzeko eta opariak irekitzeko, ea ze oparitzen didaten oraingoan...



ANE ETXEPETELEKU

Ane Etxepeteleku dut izena, 11 urte ditut, Lesakan bizi naiz eta Tantirumairu ikastolara joaten naiz. Ikastolatik kanpo, solfeo, piano, konjunto instrumental, katekesis, ingles eta dantzara ere joaten naiz.

Ilea beltza dut eta begiak berdeak. Ez naiz oso argala eta ezta oso lodia ere.

Marraztea asko gustatzen zait, eta gehien gustatzen zaiten kolorea berde argia da. Makarroiak eta oilaskoa patatarekin dira nire plater gustukoenak.

Nere ama Ana, nere aita Jose Luis, nere anaia Jon eta nere bertze anaia Josurekin bizi naiz.Orrez gain,kanario bat ere badut:Txipi du izena, ori-oria da, ez du aunitz kantatzen baina oso polita da.

Bi lehengusu bakarrik ditut: Nerea eta Unax dute izena eta beraiek ere Lesakan bizi dira.

martes, 9 de marzo de 2010

JOSEBA PAGADIZABAL

Joseba Pagadizabal Igarzabal naiz,10 urte ditut eta Lesakan bizi naiz.Etxe batean bizi naiz nere familiarekin:Aitor eta Leire (anai-arrebak)Jose Luis eta Gemma(atta eta ama)Evangelina (amatxi).
Jateko gehien gustatzen zaitena haragia da eta guttien barazkiak.Neri gehien gustatzen zaitena playestationean aritzea da eta guttien gustatzen zaitena solfeora eta ikastolara joatea.Ikastolan gehien gustatzen zaiten ikasgaia gorputz hezkuntza da eta guttien gustatzen zaitena txanela eta matematika.Animaliak ere aunitz gustatzen zaizkit etxean baditugu:txakur1 4hamster eta 2 arrain.Nere attak nekazal kooperatiba batean lan egiten du Oiartzunen eta nere amak jendeari depilatu egiten dio Lesakan bere lantegi propioan.


HORRELA BIZI NAIZ NI GOXO ETA POZIK NERE FAMILIAREKIN

Asier Astiz

Asier naiz, Lesakan bizi naiz (Bittiriako plaza 8 -2.-a) eta 10 urte ditut.

Ile kizkurra dut, begi marroi ilunak, 1,46-ko garaiera dut. Esku ertainak eta hanka ertainak ditut.

Tantirumairu ikastolan ikasten dut. 5.mailan nago. Ikastolan gehien gustatzen zaiten gaia soinketa da.

Estraskolarretara joaten naiz hauek dira ni joaten naizen estreskolarrak:dantza, solfeo, abesbatza eta konjuntu musikala. Marraztea gustatzen zait, batez ere animaliak eta paisaiak eta, baserrira joatean animaliak zaintzea. Anahia bat dut eta Camilo izena du.


Jateko gehien gustatzen zaitena lehenengo makarroiak, bigarrena txuleta eta postre

izozkia.

Camili izeneko anai bat dut.

RAKEL

Hola nik Rakel izena dut, 10 urte ditut eta Tantirumairu ikastolan ikasten dut .Nere tutora Lupe da eta hagitz ongi pasatzen dut berekin lanak egiten. Ikastolan gehien gustatzen zaitena egiten hau da: Gimnasia, plastika eta tailerrak.

Neri gustzen zaiten gauzetako bat ordendorean jolastea da, zinera joatea, oporretara joatea, urtebetetzeak ospatzea…

Nere familikoak horrela izena dute: Nere aitak Cipriano, nere amak Gemma eta nere ahizpak Andrea eta nere familikoak pila bat maite ditut.

Nere lagunik onenak dira: Andrea, Ane.o, Ane.e eta Itxaso. Bertzeak baita ere dira nere lagunak eta horrela izena dute: Haizea, Agustina, Ainara eta Malen.

Neri gehien gustatzen zaidan janariak hauek dira: Hamburguesa, xerra…eta neri ez zaizkitenak gustatzen berriz hauek dira: purea, arraia…

ITXASO

Kaixo ni Itxaso naiz. Lesakarra naiz eta 1998-ko Irailaren 29-an jaio nintzen. 11 urte ditut.

Ile marroia dut, begiak ere marroiak, sudurra ez handia eta ez txikia, eta ahoa nahiko txikia ezpain finekin. Nahiko argala naiz.

Anai bat dut Jonan 6 urtekoa eta lau lehengusu: bi Lesakarrak, Janire 3 urtekoa eta Aimar urte 1-ekoa. Beste biak Iruñarrak dira Clara 11 urtekoa eta bestea Sergio 16 urtekoa.

Amatxi eta atatxi mendian bizi dira eta asko gustatzen zait beraiei baserriko lanetan laguntzea. Beraien baserriak “Erdoita” izena du. Izeba-osabak ere, mendian bizi dira “Erdoita” baserriaren gainean eta beraien etxeak “Axura” izena du. Izeba-osabei Janire eta Aimar zaintzen laguntzea asko gustatzen zait.

Nire zaletasuna atatxi eta amatxin etxeko animaliekin jolastea da.