Kaixo ni Urki Txoperena naiz 1998ko urriaren 6ean jaio nintzen, 11 urte ditut. Lesakan bizi naiz eta nere etxeak Soltxagaenea izena du. Tantirumairu ikastolan ikasten dut.
Begi marroiak ditut, ile beltza, sudur txikia, aho txikia eta esku handiak ditut.
Neri bertsolaritza gustatzen zait sukaldatzea ere gustukoa dut. Nere aita eta ama sukaldean zerbait prestatzen ari direnean, salseatzea gustatzen zait eta ez dut inongo arazorik edozein gauza probatzeko.
Janaririk gogokoena haragia da neretzat; aunitz gustatzen zait.
Donostian jarri behar duten goi mailako sukaldaritzetako ikasketetan agian apuntatuko naiz.
Etxean nagoenean nire anaiarekin, Ibonekin, jolasten naiz. Batzuetan haserretu egiten gara biek elkar zirikatzen ibiltzen garelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario