Ni Paulo izeneko mutiko bat naiz, hamar urte ditut eta “mendian” dagoen etxe batean bizi naiz, nire ama, atta eta anaiarekin. Tantirumairu Ikastolan nabil ikasten 5.mailan. Kirol zaletasunetik aparte asko gustatzen zait bertsotan aritzea eta bertsoak aditzea. Pelikulak ikustea ere asko gustatzen zait, abenturazkoak, umorezkoak eta borroketakoak dira gehien gustatzen zaizkidan pelikulak, aspaldi hontako pelikula politenetako bat Avatar izan da.
Astegunak ez zaizkit batere gustatzen bi gauzengatik alde batetik estraeskolar gehiegi dituztelako eta bestetik ezin dudalako lo aunitz egin, niri gustatzen zaidan bezala, horregatik aprobetxatzen ditut larunbat eta igande goizak lo aunitz egiteko. Hemendik guttira nere urtebetetzea da izugarrizko gogoa daukat urtebetetzea aietzeko, ospatzeko eta opariak irekitzeko, ea ze oparitzen didaten oraingoan...
No hay comentarios:
Publicar un comentario