martes, 9 de marzo de 2010

ITXASO

Kaixo ni Itxaso naiz. Lesakarra naiz eta 1998-ko Irailaren 29-an jaio nintzen. 11 urte ditut.

Ile marroia dut, begiak ere marroiak, sudurra ez handia eta ez txikia, eta ahoa nahiko txikia ezpain finekin. Nahiko argala naiz.

Anai bat dut Jonan 6 urtekoa eta lau lehengusu: bi Lesakarrak, Janire 3 urtekoa eta Aimar urte 1-ekoa. Beste biak Iruñarrak dira Clara 11 urtekoa eta bestea Sergio 16 urtekoa.

Amatxi eta atatxi mendian bizi dira eta asko gustatzen zait beraiei baserriko lanetan laguntzea. Beraien baserriak “Erdoita” izena du. Izeba-osabak ere, mendian bizi dira “Erdoita” baserriaren gainean eta beraien etxeak “Axura” izena du. Izeba-osabei Janire eta Aimar zaintzen laguntzea asko gustatzen zait.

Nire zaletasuna atatxi eta amatxin etxeko animaliekin jolastea da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario