lunes, 8 de marzo de 2010

BEÑAT CONDE

Nik Beñat Conde izena dut, 12 urte ditut eta marraztea gustatzen zait. Otsailaren 28-an bete nituen urteak, eta, gauza aunitz oparitu zizkidaten: Lo zaku bat, DBH-rako motxila bat, ping-pong-en aritzeko sarea eta palak…

Baserri batean bizi naiz, nere arreba Garazi, aita Eduardo eta ama Martarekin. Garazi eta ni ping-pong-ean eta batmintonean aritzen gara eta hagitz ongi pasatzen dugu. Batmintonean, aunitzetan, berak irabazten nau baina ping-pong-ean ia beti nik. Baserrian animali aunitz ditugu: 8 oilo, 2 txakur, 2 galeper, 2 zaldi, 2 arrain eta 2 katu. Egunero oiloek arraultzeak egiten dizkigute. Gauetan arraultzeak bildu eta banan-banan animali guztiak bazkatzen ditugu. Asteburuetan txakurrekin jolasten naiz eta hagitz ongi pasatzen dut beraiekin.

Marraztea aunitz gustatzen zait baina ia ez dut denborarik horretarako.

Beñat Conde


No hay comentarios:

Publicar un comentario